Berdea

Etiopia = Afrika.Desertua, sabana… ez dakit zer nuen buruan bertara iritsi aurretik baina argi daukat ez nituela buruan ikusi nitun paraje paregabeak. Etiopia meseta da. Izugarrizko mendiak eta desnibelak dituen lurraldea.

Uztaila eta abuztuan izan ginen bertan eta hauek dira euriaz gozatzeko dituzten hilabete bakarrak bertakoek. Hori dela eta paisaia berdea zen.

Ez Euskal Herrian horrenbeste miresten dugun berdea, hare biziagoa baizik. Bat batean lurrak bizia hartu eta hilabete haietako protagonista bakarra izan nahiko balu bezala zen; ohiu egin beharrean bere kolorerik argienak eta politenak agerian utziaz.

Pare bat aldiz egin genuen mendira joateko plana eta benetan merezi izan zuen. Mendietan barrena herrisketatik zetozen lagunak topatzen genituen adarrez beteak edota saltzeko animaliaren batekin Wukrora bidean. Guk gozamenez eta interesez egiten genuen “esfortzua”, egunero egiten zuten haiek beharragatik.

Mendietako tontorretan, inor inoiz hara iritsiko ez zela uste zenuen lekuetan, elizak aurki zitezken. Kolorez betetako eliza ortodoxoak.

Baina dudarik gabe, gogoan jasoko dudan txangorik bereziena ikasle guztiekin Wukro ertzeko mendi batera egin genuena izango da. Heurak gidari tximuen bila joan ginen! Ordukoak dira argazki hauek guztiak…

zabaldubildudel.icio.us

2 Iruzkin »

  1. Mundua.com » Blog Archive » Lehiaketara aurkezteko azken aukera -ek esandakoa:,

    2007 Abendua 29 @ 2:50 am

    […] berdea […]

  2. Mundua.com » Blog Archive » Lehiaketaren irabazlea… -ek esandakoa:,

    2007 Abendua 31 @ 10:00 pm

    […] Bestalde, bigarren postua wukrora blogeko berdea mezuarentzat da. Berarentzat da bigarren saria, iPod Shuffle bat. […]

Istorio honen iruzkinen RSS jarioa · Aipuaren URIa

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5