Tigrina
Etiopiako hizkuntza ofiziala amarikoa da; amariña, beraiek esango luketen moduan. Hamahiru hizkuntza ezberdin topa ditzakegu Etiopia osoan. Gu izan garen iparraldeko eskualdea, kulturalki aberats eta zaharrenetariko bat izanda, berezko hizkuntza daukan eskualdeetako bat da. Tigraien tigriña hitz egiten da beraz. Guk inglisiña hitz egiten genuen…
Eskolak ingelesez izanik eta kalean eta etxean tigrina hitz eginez, askok ez zekiten amarikoa. Guretzat bai bata, baita bestea ere ulergaitzak ziren lehenengo egunetan.
Mutiko batek erakutsi zizkidan lehenengo bi hitzak beraiekin lanean ari ginela: Tatanka = kontuz! eta Beka = bale! Ez nuen ulertu egun batzuk berandugorarte zergaitik ez zidan “kaixo!”, “zer moduz?” edo antzekoren bat erakutsi. Ondoren, gehien erabili nituen hitzak izan ziren!
Gurekin batera Saint Mary-n boluntario gehiago zeudela aipatu dugu: horietako batek sei hilabete Wukron pasatzeko asmoa zuen. Berarekin batera Beke-ri hizkuntza erakusteko eskatu genion. Egunero klase bat izaten genuen, baina ez genituen bi aste baina gehiago iraun! Benetan balio eta axola zuten hitzak, esaldiak… kalean ikasten zirela ohartu ginen, gramatika egokiak ez duela gehiegi balio.

Dena dela egiturak eta antzekoak nolakoak diren ikasteko balio izan zigun. Erdaldunei ez zitzaien buruan sartzen artikulorik ez egotea, neska edo mutila izan atzean gehitzea hitzari edo aditzari… noizbait esan ziguten euskarak eta tigrinak soinu antzekoa daukala. Eta tigrinoz entzuten zigutenean kidetasun irrifarra agertzen zitzaien denei aurpegian.

Hemen “usefull vocabulary” bezala izendatutakoaren zati bat:
Eskerrik asko: yakenele. ondo: tzubuk. polita: shukorina. zer moduz?: dejando. zenbat da?: kendai yu?. kafea: buna. tea: shaji. asko: betahami. goxoa: tuhurm. ogia: ambasha. ura: mai. gutxi: nixte. bai: ixxi. ez: aikonen. barkatu: yekerta.


















